XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artoa gehiago enplega dadin galde egin du

ERRECART JAUN ZENATORRAK

Errecart gure zenatorra ez dago lo zenatorren Biltzarrean, eta parada guziak on zaizko laborarien intresen alde mintzatzeko.

Berrikitan oraino Rochereau jaun minichtroari jabeldu da:

- Jaun minichtroa, Frantzian garagar-arno egile hainitz badira eta, orok dakitena, edari horren egiteko arto-gritza ekhei hoberenetarik da.

Harrituak gaude laborariak, nola ez diren Frantzian enplegatzen laur-hogoi edo ehun mila tona artho urthean gritz horren karietarat.

Badakigu aldiz, Cambodgetik eta Vientnametik ekararazten dutela, aduana-sari izpirik pagatu gabe, zer nahi irris-hauskin, artoa miletan hobea litakelarik bada.

Izari edo negurririk ere ez dute ezarri irris-hauskin horien sartzean. Iduri zaiku arrotzen intresak baino lehen behar litazkela herritarrenak begiratu.

Zer egin gogo du gobernuak artho ekar - arazleen alde?

Rochereau minichtroak ihardetsi du, bertzeak bertze:

- Gobernuak badu asko egiteko eta kondu atchiki behar du Frantziak aspaldian sinatu akordio batzuez. Hitza hitz dela badakizue denek eta ez ditzazkegu kondizioneak gure baitharik kanbia.

Haatik akordioak ez ditugu bethierekotz eginak. Epeak jin arau, eta antolamendu berriak apailatu arau, ariko gira irris-hauskin horien sartzearen chuhurtzerat.

Anartean gobernuak hogoi liberaren laguntza emanen du berriz ere aintzina kintalka artho egilen onetan.

Egin ez ditakelarik nahi dena, egiten da ahal dena.